XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Leopoldo Barreda

EGUNKARIA. - Bizkaiko Diputatu Nagusi izateko PPko hautagai zara.

Zeintzu izango dira PPk Batzar Nagusietan defendatuko dituen ardatzak eta nolako aukerak ikusten dituzu alderdi popularrak Bizkaian gora egiteko?

LEOPOLDO BARREDA. - Hauteskunde hauetan espero ditugun emaitzei lotuta, 1990eko hauteskunde autonomikoen emaitzak ikusirik, oraingo hauetan Batzar Nagusietan geure taldea eskuratzea espero dugu, eta edonola ere, gutxienik bizpairu izango dira batzarkideak, orain dugun bakarraren aldean.

Asmoei buruz, instituzioen arteko erlazioak indartzea da gure helburua, batik bat Bilboko udaletxeari dagokionean.

Gainera, ingurugiroari lotutako inbertsioak bultzatu nahi digutu, eta hiritarren ongizateari, bizitza maila igotzeari eta kulturari dagozkion arloetan inbertsioak ugarituko ditugu.

Hiru asmo horiek finkatzen dute gure programaren ardatza.

Gehiago zehaztuta, ingurugiroa zaintzea guk egin ditugun parke naturalaren proiektuetan zehazten da.

Kontzertu Ekonomikoaren defentsa egingo dugu, badirudielako beronen etorkizuna ez dagoela bat ere garbi.

Adibidez, Gobernu Zentralak 16 errekurtso kenduta ere, garrantzitsuenek bere horretan diraute.

Itunei dagokionez, hauteskundeen ostean ikusiko dugu eta edonola ere, hauteskundeen ostean herri bakoitzeko taldeak erabakitzea nahi dugu, ea herri horretan eta udaletxe horretan zer nolako akordioa den egokiena.